ONGI ETORRI!!

sábado, 16 de abril de 2011

Gaitasun digitala

Gaitasun digitalari buruz hitz egitera pasako naiz gaurkoan. Horretarako bi bideo ikusi ditut, eta bertan hauek esaten dutena azalduko dut. Bideo hauetan nahiz eta gai bera jorratu, ideia desberdinak agertzen dira.
Lehenengoa bideo labur baina esanguratsu bat da.  Hemen klik egin ezkero ikusi ahal izango duzu.
Bertan azaldu egiten zaigu nola lehen umeek amets asko zituzten. Horien artean jakin nahi zuten nolakoak izan ziren antzinako lurraldeak, nolakoa izango litzatekeen ilargira bidai bat egitea, dinosauro bat ezagutzea …  Oraindik haurrek amets horiek dituzte, baina desberdintasun txiki bat dago:  orain ez dute horrekin amestu bakarrik egin behar, haien begiekin ikus dezaketelako  guzti hau teknologia berriei esker. Umeek  Marteko lurrazala nolakoa den, benetako bihotz baten funtzionamendua etab. ikus ditzakete.
Hau ikusita  esan dezakegu digitalizazioak erabat eralda dezakeela hezkuntza.

Bigarren bideoan etengabe esaten zaigu jarrera kritiko bat izan behar dugula teknologia berriekin; bai irakurtzean, bai bilatzean eta baita sarea erabiltzean. Bertan agertzen den informazio oro berriro planteatu behar dugu, gure buruari galderak eginez eta informazioa kontrastatuz.
Sarean dagoena interpretatzen ikasi behar dugu. Alfabetizazio digitala ez da bakarrik tresna erabiltzen jakitea, baizik eta kritikoki erabiltzea: jakitea zer behar duzun ikasteko, informazio desberdinak interpretatzea, informazio hori nork sortzen duen jakitea, eta baita ere komunikatzen jakitea, zuk uste duzuna eta baita zuk produzitzen duzuna ere.
Nabigatzen dugunean hainbat gauza planteatu behar ditugu, horretarako gure buruari beti galderak eginez. Atzean beti dago nor edo nor honekin irabazten duena. Teknologia berrien  atzean diseinu eta praktika bat dago eta gu horren arduradun gara erabiltzeagatik beti zerbait ematen baitugu.
Aipatzen den beste puntu bat da nola kultura digital batean parte hartzea oso garrantzitsua den. Kolektiboki produzitu behar dugu, sarea ekosistema bezala ikusiz, non gauzak hartzeaz eta erabiltzeaz gain ere, hobetu, itzuli, birsortu etab. egin dezakegun. Balioa eman behar zaio bakoitzak egiten dion ekarpenari, eta horretan lan egin behar da, autoestiman hezituz, nahiz eta okertu, horren autoreak gu  garelako, eta baita ikasleak ere.
Bideo hau ikusi nahi izatekotan  sartu hemen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario