ONGI ETORRI!!

sábado, 16 de abril de 2011

Gaitasun digitala

Gaitasun digitalari buruz hitz egitera pasako naiz gaurkoan. Horretarako bi bideo ikusi ditut, eta bertan hauek esaten dutena azalduko dut. Bideo hauetan nahiz eta gai bera jorratu, ideia desberdinak agertzen dira.
Lehenengoa bideo labur baina esanguratsu bat da.  Hemen klik egin ezkero ikusi ahal izango duzu.
Bertan azaldu egiten zaigu nola lehen umeek amets asko zituzten. Horien artean jakin nahi zuten nolakoak izan ziren antzinako lurraldeak, nolakoa izango litzatekeen ilargira bidai bat egitea, dinosauro bat ezagutzea …  Oraindik haurrek amets horiek dituzte, baina desberdintasun txiki bat dago:  orain ez dute horrekin amestu bakarrik egin behar, haien begiekin ikus dezaketelako  guzti hau teknologia berriei esker. Umeek  Marteko lurrazala nolakoa den, benetako bihotz baten funtzionamendua etab. ikus ditzakete.
Hau ikusita  esan dezakegu digitalizazioak erabat eralda dezakeela hezkuntza.

Bigarren bideoan etengabe esaten zaigu jarrera kritiko bat izan behar dugula teknologia berriekin; bai irakurtzean, bai bilatzean eta baita sarea erabiltzean. Bertan agertzen den informazio oro berriro planteatu behar dugu, gure buruari galderak eginez eta informazioa kontrastatuz.
Sarean dagoena interpretatzen ikasi behar dugu. Alfabetizazio digitala ez da bakarrik tresna erabiltzen jakitea, baizik eta kritikoki erabiltzea: jakitea zer behar duzun ikasteko, informazio desberdinak interpretatzea, informazio hori nork sortzen duen jakitea, eta baita ere komunikatzen jakitea, zuk uste duzuna eta baita zuk produzitzen duzuna ere.
Nabigatzen dugunean hainbat gauza planteatu behar ditugu, horretarako gure buruari beti galderak eginez. Atzean beti dago nor edo nor honekin irabazten duena. Teknologia berrien  atzean diseinu eta praktika bat dago eta gu horren arduradun gara erabiltzeagatik beti zerbait ematen baitugu.
Aipatzen den beste puntu bat da nola kultura digital batean parte hartzea oso garrantzitsua den. Kolektiboki produzitu behar dugu, sarea ekosistema bezala ikusiz, non gauzak hartzeaz eta erabiltzeaz gain ere, hobetu, itzuli, birsortu etab. egin dezakegun. Balioa eman behar zaio bakoitzak egiten dion ekarpenari, eta horretan lan egin behar da, autoestiman hezituz, nahiz eta okertu, horren autoreak gu  garelako, eta baita ikasleak ere.
Bideo hau ikusi nahi izatekotan  sartu hemen.

domingo, 10 de abril de 2011

Eten digitala

Egun hauetan klasean eten digitalaren inguruan aritu gara eta testu bat irakurri ondoren honen inguruan ideia nagusi batzuk plazaratzea gustatuko litzaidake.

Noiztik dator eten digital hau? Berria al da ala betidanik izan dugu? Hasi gaitezen lehenbizi kontzeptua definitzen.

Eten digitala sarera sartu daitezkeen pertsonen, erakundeen, gizarteen eta herrien eta ezin dutenen artean sortzen den diferentziazioa da. Hau da, teknologia berrien bidez informaziora, ezagutzara eta hezkuntzara heltzeko dauden aukeren ezberdintasuna dela esan genezake. Honek, pertsona asko sareak eskaintzen dituen komunikazio, formazio, inpultso ekonomiko etab.-erako aukeren aurrean marginatuta ustea dakar, eta beraz, baztertuak geratzen dira teknologia berriek eskaintzen dituzten bilakaera ekonomiko, sozial eta gizatiarrean. Beste era batean esanda, eten digitalak sarera sartzeko, bertan aurkitzen diren tresna ezberdinak erabiltzeko eta honek sortzen dituen desberdintasunetara heltzeko aukera ukatzen du.

Azken batean eten digitala banaketa elementu batean bilakatzen ari da. Azkenean, teknologikoa besterik ez zen marginazio edo bazterketa hori marginazio sozial eta pertsonalean bilakatzen ari da. Eten digitala eten sozialean bilakatzen da, era honetan teknologia bazterketarako elementu bihurtuz eta ez sozializaziorako elementu.

Egoera honek sortzen duen bazterketak eragin izugarria hartzen du herri eta hirietan, eta beste klase sozial batean agerpena bultzatzen du, baztertuen edo “infraclase” deiturikoena alegia.



Ezin dugu eten digital bakar batez hitz egin (ekonomikoaz). Eten digital desberdinak egon badaude:

- Ekonomikoa

- Politikoa: herrialdeen medioen eta interesen araberakoa

- Hezkuntzakoa

- Belaunaldikoa

- Generozkoa: kultura bakoitzean eten hau desberdina da. Mendebaldeko herrietan gero eta txikiagoa bihurtzen ari da etena, baina haal ere oraindik gizonezkoak dira teknologia berriak gehien erabiltzen dituztenak.

- Hizkuntzazkoa: gehien agertzen den hizkuntza ingelesa da, eta beraz hizkuntza hori menperatzen ez duenak ezin ditu orrialde horiek irakurri, era honetan informazio hori baztertuz nahiz eta baliogarria izan.

- Irakasle eta ikaslearena

- Psikologikoa: teknologia berriak ez daude guztiontzat prestatuta. Gure geletan aurkitu egingo ditugu premia bereziak dituzten haurrak eta hauentzat ere prestatuta egon beharko lirateke.

Autoreak bi jarrera aipatzen ditu testuan: biguna eta gogorra. Lehenengoan aipatzen da nola konpondu beharreko arazoa soilik telekomunikazioen teknologien eta informatikoen azpiegituran dagoen. Bigarrenean, gogorrean alegia, arazoa ikusten da gizarte kapitalistan ematen den desberdintasun sozial eta ekonomikoaren eragin bezala. Herrien bazterketa hezkuntza eta zerbitzu medikuak kontuan harturik egiten den bitartean, herri horiek duten IKTen erabileragatik ere bai egiten dute.

Arazoa ikusteko perspektibak desberdinak izanik, irtenbidearekin berdin gertatzen da. Leunean uste da Interneterako sarrera unibertsalizatu ezkero gainontzekoa konponduko dela eta herrien eta pertsonen arteko eten digitala gutxiagotuko dela. Beste ikuspuntutik, arazoa desberdintasun sozialaren eraginez sortua denez, hori konpontzen da, edo beti jarraituko dute irtenbideek kolektibo beraren alde egiten, eta era zuzenean ez bada ere etena handiagotzen. Azken batean esan daiteke aipatzen ari garen eten digital hau herrialdeen, erakundeen, pertsonen etab.-en artean dagoen eten sozioekonomikoaren ondorio zuzena dela.



Guk hezkuntzaren munduan lan egingo dugunez, eta eten honek eragin handia eta zuzena izango duenez eremu honetan, prest egon beharko gara egongo diren aldaketa eta berrikuntzetarako. Arrazoi honengatik, idazleak esaten du etorkizuneko hiritarrak ez direla bakarrik irakurketa eta idazketan alfabetatu behar izango, baizik eta teknologia berriekin komunikatu eta interakzionatu beharko dutela, hauek izango baitira informazioa elkartrukatzeko tresnak XXI.mendean. Alfabetizazio honek ahalbidetu beharko ditu pertsonak teknologiak instrumentalki maneiatzera, bere erabilpenarekiko jarrera positiboa izatera eta bere mezuak ebaluatu eta bere erabilpenaren beharrak jakitera.

Jarrera interkultural bat hartu beharko dugu: beste ikuspuntu batzuk eta beste antolamendu sozial batzuk onartuz.

Etorkizuneko ikasleek konpetentzia desberdinak izan beharko dituzte. Horien artean honako hauek ditugu: etengabe aldatzen den ingurune batera moldatzea, taldean lan egitea era kooperatibo batean, iniziatiba berriak izan eta autonomoa izan… Guzti honek informazioarekin interakzioantzeko konpetentzia berrien ezagutza dakar sistemak eta kodigoak maneiatu ahal izateko, teknologia desberdinekin lan egiteko…

Eten digital honek esan bezala eragin handia izango du hezkuntzan eta irakasleek asko nabarituko dute, eta jada igartzen hasiak dira. Gaur eguneko ikasleek ezagutza handiak dituzte teknologia berrien inguruan eta oso ondo maneiatzen dituzte, irakasleek baino askoz hobeto normalean. Honek irakaslegoaren segurtasun falta dakar.; alde batetik gai honen inguruan duen ezagutza maila baxuagatik, berrikuntza hauek gizartean txertatzen diren bizkortasun eta abiaduragatik,eta haien ikasleen aurrean ezjakitun bezala geratzeko beldurragatik. Beldur hauek teknologia berriak alde batera usteko joera ekar dezake irakasleengan, baina honek ikasleentzat onura positiboak beharrean ondorio negatiboak izango ditu.

Nahiz eta guztiontzako eskolaz hitz egiten dugun, zentroetan dauden IKTak benetan ez dira denentzat, nahiz eta ahalegin handiak egin diren moldatu eta hobetzeko hezkuntza premia berezi fisiko edo psikikoren bat duten ikasleentzat. Hala ere eskolak saiatu beharko dira baliabide anitzak eskaintzen eta hauek moldagarriak izaten, IKTek ikasle hauetan eragin ditzaketen onurak asko baitira.

Eskolan hartu beharreko neurriak nire ustez honakoak izango lirateke:
Alde batetik, irakaslegoaren formakuntza beharrezkoa eta etengabekoa izan behar dela deritzot. Gaur egun informazioaren gizartean bizi garen heienean, teknologiak oso parte garrantzitsu bat dira eta beraz, hezkuntza gizartearekin batera aurrera doanez, irakasleak prestatuta egon beharko dira klaseetan sartuko diren berrikuntzetara, hauek gero umeei ahalik eta era egokienean irakatsi ahal izateko.

Uste dut nahiz eta teknologia berriak klaseetan txertatu, ez direla gaur egun erabiltzen diren metodoak erabat baztertu behar. Hau da, ez dira erdigunea izan behar. Beste elementu bat izan behar dira, baina liburuak eta arkatza eta papera ahaztu gabe.

Teknologiak egokiak eta malguak izan beharko direla deritzot, eta premia bereziak dituztenei ere zuzenduak, haiek baztertuta gera ez daitezen. Alfabetizazio digitalari ahalik eta probetsu gehien atera beharko diote, baina formazio hori ez da aspektu instrumentalei bakarrik zuzendu behar, horrela erabiltzaileak ez duelako jarrera kritiko bat hartuko eta kontsumitzaile pasbio bat besterik ez baita izango. Egin behar dena izango da informazioa ebaluatu, antolatu, eta lokalizatzea.

Hardware-ean ez ezik, software-ean ere zentratu beharko gara. Industriaren eta hezkuntza munduaren artean hurbilpen bat egin eta gizartearen parte hartzea sustatu.

Bukatzeko, gizartearengan kontzientzia sortu behar da eten digitalek mantentzen dituzten hormak apurtzeko. Honetarako civerboluntarioen mugimendua sustatzea oso ideia egokia izango litzateke, jakintzaren gizartea bultzatzeko elementu gisa eta eten digitala kolektibo batzuetan desagerrarazteko.


Testu osoa irakurri nahi izanez gero, hemen usten duzue linka. Egin  Klik hemen.

Nahi duenarentzat ere bideo labur bat gehitzen dut sarrera honi amaiera emanez. Ekin diezaiogun eten digital honi irtenbide bat bilatzeari!

lunes, 7 de marzo de 2011

Aproba testu birsortua


Zergatik blogak irakaskuntzan? Web 2.0ren eskutik blogak datoz sarearen filosofia bera, hau da erabiltzaileen parte hartzea bultzatzea, konpartitzen. Sarearen etorkizuna bide horretatik doala dirudi: erabiltzaileok, denok, informazioa jaso eta ekarpenak egiten ditugu. Testuinguru honetan blogak eskolan erabiltzeko ez dira arrazoiak faltako, informazio iturri moduan erabiltzeaz gain geroko hiritarrak informazioaren gizartean parte-hartzeko erremintaz hornitu behar ditu hezkuntza sistemak. Baina, ba dagoz beste argumentu pisutsuak bitakorak erabiltzeko eskolako lanerako: Aktibitatea bideratzen dutenez, aprendizaia adierazgarriago egiten da. (Edgar Daleren konoa) Ezagutzaren eraketa laguntzen dutelako indibiduala eta soziala. Informazioa kudeatzeko aukera ematen dute. Diskurtsoa antolatzen laguntzen du (exijitzen dute) Parte-hartzea eta eztabaida errazten dute Ikasleak sortzaile, editore bihurtzen dira. 4.2. Blogen ezaugarri batzuk hezkuntzan erabiltzeko komenigarriak egiten dituztenak: Bloga komunikatzeko eta publikatzeko aplikazioa izanik, ba ditu ezaugarri batzuk ikasgelan erabiltzeko bereziki baliogarria duena. Besteak beste: Edukia ez da bakarrik testu idatzia hipertestua eta multimedia baizik. Sortzeko eta erabiltzeko errazak dira, Informazioa kronologikoki antolatzen da eta indizeei ezker, errez topa daiteke (informazioa antolatzeko baliabideak ematen ditu) Interaktiboak dira: erabiltzaileen parte-hartzea, iritzien elkartrukatze eta eztabaida bideratzen ditu. Sarean egonik, edonoiz, edonondik eta edonork eskuragarria da, erabiltzaile perfil edo maila desberdinekin. Sindikazioaren bitartez azken berriak ezagutzeko aukera ematen dute. Sarearen beste aplikazioekin lotzeko aukera ematen dute (delicious, podcast irudiak..)




martes, 1 de marzo de 2011

Informazioaren gizartea.

Gaur egun "informazioaren gizartean" bizi garela esaten da. Jakina da teknologia berriek gero eta pisu gehiago dutela gure eguneroko bizitzan eta hori nabarmena da bizi garen gizartean. Informazioa botere bilakatu da, lehen mailako garrantzia duen osagai estrategiko bihurtuz. Hau dela eta herrialde industrializatuen eremuan informazioarekin zerikusia duten arlo guztien garatzeak ezinbesteko garrantzia du.

 Bere ezaugarriak zeintzuk diren jakiteko hona hemen sarean aurkitu dudan orrialde interesgarri bat:
http://www.oei.es/revistactsi/numero1/trejo.htm

Gu hezkuntzaren munduan gaudenez, hezkuntzaren paperari buruz hitz egiten duen beste helbide bat usten dizuet hemen:
http://tecnologiaedu.us.es/edutec/paginas/43.html

Bideo esanguratsu batekin topatu naiz baita ere youtubetik nabigatzen nenbilela. Egin Klik hemen ikusi nahi baduzue.


Bukatzeko nire arreta deitu duen argazki bat jarriko dizuet. Hau al da gure eboluzioaren jarraipena?

domingo, 27 de febrero de 2011

The machine is us.

Web 2.0rekin jarraituz, beste bideo bat jarriko dut denok disfrutatu eta honen inguruan hausnartzeko aukera izan dezagun. "The machine is us" deitzen da:




Hainbat gauza dira bideoan agertzen direnak. Hasiera batean azaldu egiten du nola testu idatziaren eta testu digitalaren artean ezberdinasunak dauden. Eskuz idatzi egiten dugunean testua unilineala da. Aldiz, testu digitalean malgutasun handiagoa dago eta mugikorra izaten da, eta ezin da ahaztu "hiper"aren kontua. Horri esker klik bakar batekin orrialde batetik bestera pasa gaitezkeelako.

Ondoren, HTML-aren sorrera eta bere garapena agertzen zaigu bideoan, baita beranduago sortu zen XMLrena ere bai. Azken honi esker edozeinek igo ditzake gauzak internetera, ez baita kodigo berezirik behar. Lehen ez bezala, testuaz gain ere bideoak edo argazkiak txertatu daitezke bakoitzak egindako ekarpenetan. XMLk ahalbidetu egiten du informazioaren bat- bateko elkartrukaketa, eta GU gara hain zuzen informazio eta datu horiek antolatuko ditugunak XMLrekin batera. Horrela web desberidn bat sortuz, non gu izango garen web-a. Egiten dugun ekintza bakoitzarekin ( argazki bat igo eta etiketatzean, ideia bat publikatzean...) makinari erakusten diogu, eta egunean zehar egiten diren klik berri guztiekin pentsaezina da zenbat irakasten diogun.

Beraz, honek ondorio batera eramaten gaitu, hain zuzen ere bideoaren izenburuak esaten duenera: GU gara makina ("the machine is us"). Testu digitala, hipertestua eta web-ak ez dute informazioa bakarrik elkartzen, pertsonak ere elkartzen dituzte. Beraz Web 2.0k eskaintzen duen aukera betetzen da, danon artean osatzen dugulako makina gure ekarpenekin.

 Ideia horretan geldituz, gure zalantzak argitzeko gogoeta egin beharko genuke. Non gelditzen dira pribazitatea, egilearen eskubideak, etika, autoritatea, maitasuna, komertzioa, identitatea etab.? Zer uste duzue zuek?

lunes, 14 de febrero de 2011

Web 2.0

Hau da datorren asterako ikusi beharreko bideoa.


Oso interesgarria da, beraz minutu batzuk atera eta disfruta ezazue!

Honen inguruko informazio gehiago dugu Wikipedian. Klik egin helbide honetan eta irakurri.

domingo, 13 de febrero de 2011

Ongi etorri!

Gaur blogen mundu honetan sartu naiz lehenengo aldiz, eta apurka-apurka honen funtzionamendua ikasten joango naizelakoan nago.
Blog honen helburua teknologia berrien mundura hurbiltzea eta bertan murgilduz joatea izango da. Egunero unibertsitatean ikasten dugunarekin eta interesgarriak iruditzen zaizkidan gauzekin sarrera desberdinak egiten joango naiz.
Besterik gabe , hurrengorarte! (;
June.