ONGI ETORRI!!

domingo, 10 de abril de 2011

Eten digitala

Egun hauetan klasean eten digitalaren inguruan aritu gara eta testu bat irakurri ondoren honen inguruan ideia nagusi batzuk plazaratzea gustatuko litzaidake.

Noiztik dator eten digital hau? Berria al da ala betidanik izan dugu? Hasi gaitezen lehenbizi kontzeptua definitzen.

Eten digitala sarera sartu daitezkeen pertsonen, erakundeen, gizarteen eta herrien eta ezin dutenen artean sortzen den diferentziazioa da. Hau da, teknologia berrien bidez informaziora, ezagutzara eta hezkuntzara heltzeko dauden aukeren ezberdintasuna dela esan genezake. Honek, pertsona asko sareak eskaintzen dituen komunikazio, formazio, inpultso ekonomiko etab.-erako aukeren aurrean marginatuta ustea dakar, eta beraz, baztertuak geratzen dira teknologia berriek eskaintzen dituzten bilakaera ekonomiko, sozial eta gizatiarrean. Beste era batean esanda, eten digitalak sarera sartzeko, bertan aurkitzen diren tresna ezberdinak erabiltzeko eta honek sortzen dituen desberdintasunetara heltzeko aukera ukatzen du.

Azken batean eten digitala banaketa elementu batean bilakatzen ari da. Azkenean, teknologikoa besterik ez zen marginazio edo bazterketa hori marginazio sozial eta pertsonalean bilakatzen ari da. Eten digitala eten sozialean bilakatzen da, era honetan teknologia bazterketarako elementu bihurtuz eta ez sozializaziorako elementu.

Egoera honek sortzen duen bazterketak eragin izugarria hartzen du herri eta hirietan, eta beste klase sozial batean agerpena bultzatzen du, baztertuen edo “infraclase” deiturikoena alegia.



Ezin dugu eten digital bakar batez hitz egin (ekonomikoaz). Eten digital desberdinak egon badaude:

- Ekonomikoa

- Politikoa: herrialdeen medioen eta interesen araberakoa

- Hezkuntzakoa

- Belaunaldikoa

- Generozkoa: kultura bakoitzean eten hau desberdina da. Mendebaldeko herrietan gero eta txikiagoa bihurtzen ari da etena, baina haal ere oraindik gizonezkoak dira teknologia berriak gehien erabiltzen dituztenak.

- Hizkuntzazkoa: gehien agertzen den hizkuntza ingelesa da, eta beraz hizkuntza hori menperatzen ez duenak ezin ditu orrialde horiek irakurri, era honetan informazio hori baztertuz nahiz eta baliogarria izan.

- Irakasle eta ikaslearena

- Psikologikoa: teknologia berriak ez daude guztiontzat prestatuta. Gure geletan aurkitu egingo ditugu premia bereziak dituzten haurrak eta hauentzat ere prestatuta egon beharko lirateke.

Autoreak bi jarrera aipatzen ditu testuan: biguna eta gogorra. Lehenengoan aipatzen da nola konpondu beharreko arazoa soilik telekomunikazioen teknologien eta informatikoen azpiegituran dagoen. Bigarrenean, gogorrean alegia, arazoa ikusten da gizarte kapitalistan ematen den desberdintasun sozial eta ekonomikoaren eragin bezala. Herrien bazterketa hezkuntza eta zerbitzu medikuak kontuan harturik egiten den bitartean, herri horiek duten IKTen erabileragatik ere bai egiten dute.

Arazoa ikusteko perspektibak desberdinak izanik, irtenbidearekin berdin gertatzen da. Leunean uste da Interneterako sarrera unibertsalizatu ezkero gainontzekoa konponduko dela eta herrien eta pertsonen arteko eten digitala gutxiagotuko dela. Beste ikuspuntutik, arazoa desberdintasun sozialaren eraginez sortua denez, hori konpontzen da, edo beti jarraituko dute irtenbideek kolektibo beraren alde egiten, eta era zuzenean ez bada ere etena handiagotzen. Azken batean esan daiteke aipatzen ari garen eten digital hau herrialdeen, erakundeen, pertsonen etab.-en artean dagoen eten sozioekonomikoaren ondorio zuzena dela.



Guk hezkuntzaren munduan lan egingo dugunez, eta eten honek eragin handia eta zuzena izango duenez eremu honetan, prest egon beharko gara egongo diren aldaketa eta berrikuntzetarako. Arrazoi honengatik, idazleak esaten du etorkizuneko hiritarrak ez direla bakarrik irakurketa eta idazketan alfabetatu behar izango, baizik eta teknologia berriekin komunikatu eta interakzionatu beharko dutela, hauek izango baitira informazioa elkartrukatzeko tresnak XXI.mendean. Alfabetizazio honek ahalbidetu beharko ditu pertsonak teknologiak instrumentalki maneiatzera, bere erabilpenarekiko jarrera positiboa izatera eta bere mezuak ebaluatu eta bere erabilpenaren beharrak jakitera.

Jarrera interkultural bat hartu beharko dugu: beste ikuspuntu batzuk eta beste antolamendu sozial batzuk onartuz.

Etorkizuneko ikasleek konpetentzia desberdinak izan beharko dituzte. Horien artean honako hauek ditugu: etengabe aldatzen den ingurune batera moldatzea, taldean lan egitea era kooperatibo batean, iniziatiba berriak izan eta autonomoa izan… Guzti honek informazioarekin interakzioantzeko konpetentzia berrien ezagutza dakar sistemak eta kodigoak maneiatu ahal izateko, teknologia desberdinekin lan egiteko…

Eten digital honek esan bezala eragin handia izango du hezkuntzan eta irakasleek asko nabarituko dute, eta jada igartzen hasiak dira. Gaur eguneko ikasleek ezagutza handiak dituzte teknologia berrien inguruan eta oso ondo maneiatzen dituzte, irakasleek baino askoz hobeto normalean. Honek irakaslegoaren segurtasun falta dakar.; alde batetik gai honen inguruan duen ezagutza maila baxuagatik, berrikuntza hauek gizartean txertatzen diren bizkortasun eta abiaduragatik,eta haien ikasleen aurrean ezjakitun bezala geratzeko beldurragatik. Beldur hauek teknologia berriak alde batera usteko joera ekar dezake irakasleengan, baina honek ikasleentzat onura positiboak beharrean ondorio negatiboak izango ditu.

Nahiz eta guztiontzako eskolaz hitz egiten dugun, zentroetan dauden IKTak benetan ez dira denentzat, nahiz eta ahalegin handiak egin diren moldatu eta hobetzeko hezkuntza premia berezi fisiko edo psikikoren bat duten ikasleentzat. Hala ere eskolak saiatu beharko dira baliabide anitzak eskaintzen eta hauek moldagarriak izaten, IKTek ikasle hauetan eragin ditzaketen onurak asko baitira.

Eskolan hartu beharreko neurriak nire ustez honakoak izango lirateke:
Alde batetik, irakaslegoaren formakuntza beharrezkoa eta etengabekoa izan behar dela deritzot. Gaur egun informazioaren gizartean bizi garen heienean, teknologiak oso parte garrantzitsu bat dira eta beraz, hezkuntza gizartearekin batera aurrera doanez, irakasleak prestatuta egon beharko dira klaseetan sartuko diren berrikuntzetara, hauek gero umeei ahalik eta era egokienean irakatsi ahal izateko.

Uste dut nahiz eta teknologia berriak klaseetan txertatu, ez direla gaur egun erabiltzen diren metodoak erabat baztertu behar. Hau da, ez dira erdigunea izan behar. Beste elementu bat izan behar dira, baina liburuak eta arkatza eta papera ahaztu gabe.

Teknologiak egokiak eta malguak izan beharko direla deritzot, eta premia bereziak dituztenei ere zuzenduak, haiek baztertuta gera ez daitezen. Alfabetizazio digitalari ahalik eta probetsu gehien atera beharko diote, baina formazio hori ez da aspektu instrumentalei bakarrik zuzendu behar, horrela erabiltzaileak ez duelako jarrera kritiko bat hartuko eta kontsumitzaile pasbio bat besterik ez baita izango. Egin behar dena izango da informazioa ebaluatu, antolatu, eta lokalizatzea.

Hardware-ean ez ezik, software-ean ere zentratu beharko gara. Industriaren eta hezkuntza munduaren artean hurbilpen bat egin eta gizartearen parte hartzea sustatu.

Bukatzeko, gizartearengan kontzientzia sortu behar da eten digitalek mantentzen dituzten hormak apurtzeko. Honetarako civerboluntarioen mugimendua sustatzea oso ideia egokia izango litzateke, jakintzaren gizartea bultzatzeko elementu gisa eta eten digitala kolektibo batzuetan desagerrarazteko.


Testu osoa irakurri nahi izanez gero, hemen usten duzue linka. Egin  Klik hemen.

Nahi duenarentzat ere bideo labur bat gehitzen dut sarrera honi amaiera emanez. Ekin diezaiogun eten digital honi irtenbide bat bilatzeari!

No hay comentarios:

Publicar un comentario